Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza

Xedea

Xedea, Ikuspegia, Baloreak

BIDEGINTZAk Bilboko 5. barrutiko pertsonen eta auzoaren garapena sustatzen dau, ikuspegi komunitario baten bidez, jabetze, parte hartze eta pertosnaren eta auzoaren protagonismoan oinarrituta.

Horretarako:

  • Sendiei euskarri baliabide hezitzaileak, orientazioa eta aholkularitza ematen deutse.
  • Gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dagozan adin-txikikoen oinarrizko premiei estaldura zihurtatzeko lan egiten dau.
  • Gizarte-bazterketa arriskuan dagozan ume eta gazteen garapen integrala lortzeko laguntza emon, haieekaz eta euren familiekaz bakarkako eta taldeko prozesuen bitartez.
  • Gizarte-bazterketa arrisku egoeran dagozan pertsonei leku eta arreta esanguratsua eskeintzen deutse.

BIDEGINTZAk  helburu honeek daukaz xedetzat: arreta eta laguntzako zerbitzu prestaketen eta eskuhartze gizahezitzailearen bitartez, nagusiki, adin txikikoei, gazteei eta euren familiei zuzenduta.

Zerbitzu honeek Auzo Garapenaren modeloa oinarritzat izanda aurrera eroaten dira, adin txikikoekaz, gazteekaz eta euren familiekaz, arreta pertsonalaren eta gertutasunaren bitartez osotasuneko eta heziketa integraleko lan bat garatuz, eta era berean profesionaltasuna eta kudeaketa garden baten bitartez eta pertsonetan zentratuta, Bidegintzaren esku-hartzearen koherentziaz bat aurrera eroaten dira.

Elkar lana, profesionalen taldearen partehartzea proiektuan, Giza Sareetan laguntza, hobekuntza jarraia eta berrikuntza besteak beste, beste ezaugarri batzuk dira.

 

IKUSPEGIA

 

BIDEGINTZA ELKARTEAk eredua izatea asmoa dauka hurrengo aspektuetan:

  • Bilbo mailan, Gizarte lan komunitario eta esku-hartze soziala alorretan, aldaketa soziala eta pertsona eta babesgabeko taldeekaz lanean aritzen den kooperatiba giza ezagututa izanda.
  • Erakunde giza kudeatzeko dogun bikaintasunean, profesionaltasunez eta modu partehartzaile eta erantzulez lan egiten daualarik.
  • BIDEGINTZAk sortutako ezagutza eta experientzia kudeatze egokia.

 

BALOREAK

ESKUHARTZEAN 

  • Ikuspegi komunitarioa
  • Osotasuna
  • Orientazioa pertsonei
  • Komunikazioa
  • Profesionaltasuna
  • Barriztatze eta kreatibitatea

 

KUDEAKETAN

  • Xedearekiko konprmesua
  • Gardentasuna eta etika
  • Pertsonaetan zentratutako kudeaketa
  • Alkarlana
  • Etengabeko hobekuntza
  • Gizarte agente eta erakundeekaz  elkarlana

PDF

 

BERDINTASUNAREN ALDE

Garapen pertsonal eta komunitarioa sustatzeko BIDEGINTZA GEK-k Genero Berdintasuna garatu eta txertatzeko konpromisoa hartu du. Hori lortzeko neurriak ezarri eta garatuko ditu, gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

Konpromiso horren bidez, Berdintasuna gure Politika Korporatibo eta Giza Baliabideen arloko printzipio estrategiko bat izango da. Sexu arrazoiengatiko diskriminazio zuzen zein zeharkakoak guztiz ezabatuko dira eta etengabeko hobekuntza prozesu batean aurrera egingo dugu.