Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza Bidegintza

Historia

Historia

1988. urtean “BIDEGINTZA ALDE ZAHARRA” erakundea sortu zan, Bilboko Alde Zaharreko (5. barrutia) pertsona batzuen kexkagatik, gazteen egoera ikusita. Talde hau, errealitatearen etengabeko irakurketa bat eginik, antsematutako eta aipatutako premia desberdinei erantzuna emateko nahian ekintza desberdinak dinamizatu ebazan.. Honeetariko ekintza bat 1988an hasi zen auzo eskuhartze taldea da.

 

Gaur egungo hezitzaile taldea hasierako ekimenari tinko jarraituz (errealitatearen irakurketa, pertsonen eta auzoko ideien sustapena, ikuspegi komunitarioa…) erreleboa hartzen dau eta bere lana jarraitzen dau (1988. urtean, elkarte giza BIDEGINTZA izenpean altan egiten dau).

Hasieratik bi lan ildo jarraitu izan ditu:

  • Hezkuntza erlazio guneak adin-txikiko eta euren familientzat bakarkako eta taldeko programa hezitzaileen bidez.
  • Beharrizan eta sustapen lan bat, ikuspegi komunitariogaz.

2013an, hausnarketa-aldi baten ondoren, BIDEGINTZA Elkarteak egitura juridikoa aldatu zuen, erakundeak egitura juridiko sendo, profesional, parte-hartzaile eta kudeaketa arinekoa izan zezan, proiektuari elkartasuna, inplikazio desinteresatua, erantzukizuna eta abar emateko. Horrela, BIDEGINTZA, gizarte ekimeneko KOOP. E. bihurtu zen.